XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dei horri erantzutea, betiko bizitzaren jabe egitea da.

HITZALDIGAIA

Gaurko Berrionak dakarren alegi hau benetan gogorra da.

Bi aldetatik: Herriaren aldetik, eta Jainkoaren aldetik.

Izan ere agirian dago Jesus Israeldar Herritaz ari dala.

Garaia litzake Jainkoak bere Herriaren alde egindako burruka eta emaitz guziak gogoratzeko.

Eta aldioro, Herriak mespreziatu egin du bere Aitaren maitasun eta berezitasun hori.

Sorreratik hasi ta bere Semea biali zun arte, ekaitzean babeski izan zaio, burrukan gidari, basamortuan lagun, gose zanean jaten eman dio, egarritzean edaten.

Geihago ezinean, bere Seme bakarra biali die.

Eta Herriaren erantzuna beti berdina: ugaritasunean gezurrezko jainkoetara jo, jan arren obeto jan nahi, eta ituna bete beharrean aitzakiak beti nagusi.

Gaurko Berrionak poz haundi bat dakarkigu guri: gaurgero ere Jainko Herrialde eginak gera.

Gu gera bide bazterretako behardun, itxu, elbarri eta itxurarik gabeko gizaki hoiek.

Bainan dei honek gure erantzuna eskatzen du.

Hemen azterketa sakon bat egin genezake.

Guztiok entzun dugu dei bat.

Erreza da hori esatea.

Bainan ez gaitezen azkarregi libratu gure erresponsabilidadetik.

Ez da aski bataioko deia aitatzea.

Dei hori giro batek dakarren deia izan diteke.

Ez da nahikoa.

Giroaren babesean ezin iñolaz ere izkutatu.

Giroak ez du nortasunik.

Erantzunkizuna eguneroko lanbidea dugu, egunero berritu beharrekoa, nahiz batzutan giroaren aurka joango bagera.

Obe dugu aberatsen tartean txiro jarrai, bainan geren aukeramenaren jabe.

Bainan, kontuz! Aspaldi hontan jokaera ugari ikusi ditugu nortasunaren izenean eginak!.

Giro baten morroi ez izateko, norbait gerala adierazteko, ohiturak ito egin gaitularen aitzakiaz, orain arteko guzia irauli nahi izan dugu, on edo txar zan begiratu gabe, eta ona edo txarra aukeratzen genun ajolatu gabe.

Deiari erantzuteko erruan erortzeko arriskua ez dugu kenduko, bainan gure gogo-adimenaren jauntxokerian ez gaitezen erori.

Berritzea, deiari erantzutea, oinazean eta negarrean bakarrik egin diteke.

Hori izango dugu gure zintzotasunaren ezaugarria.

Berritu beharra eta aurrera egin beharra ez dira erreskeriaren bideak.

ESKEINTZAKO OTOITZA

Eskeintza hau gure bizitzaren ezaugarri dedilla, eta Jainkoagandik entzun dugun deiaren erantzuna.